coste de llamada

El precio máximo por minuto de este servicio es de 41 céntimos desde la red fija y 77 céntimos desde la red móvil, impuestos icluidos.

Cerrar
902 64 64 28 Contacto

Condiciones
ERANTZUKIZUNA

Garraioaren erantzukizuna zerbitzu hori eskaintzen duen enpresari dagokio. Garraioa eskaintzen duen enpresak ez du erantzukizunik izango bere ardura ez diren ez betetzeen edo ezinbestean edo lege edo administrazio betebeharrak betetzeagatik gertaturikoen aurrean. Halaber, ez da beste garraio batzuekin, bereak edo beste batzuenak, egon daitezkeen lotura galtzeen arduradun. Nazioarteko lineetan, egon daitekeen erantzukizuna garraioa egiten duen enpresari dagokio, beti ere bere herrialdeko Legeen eta Epaitegien arabera.


EKIPAJEAK

Bidaiariak maletak doan garraiatzeko eskubidea du, baina 30 kg eraman ditzake gehienez. Salbuespena nazioarteko lineak dira, xedatuta baitago 25 kg eraman daitezkeela gehienez.

Maletak fakturatzen baditu, egiaztagiria eman behar zaio bidaiariari. ERREKLAMAZIOAK atalean adierazitakoari eragin gabe, maletak galtzen edo hondatzen badira, komeni da iritsi eta berehala jartzea erreklamazioa; horretarako, bidaia-txartela eta fakturazio-egiaztagiria erakutsi behar dira, bidaiariak azken hori badu behintzat.

Maletak hondatzeagatiko edo galtzeagatiko erantzukizuna zehazteko, mugatzeko eta kuantifikatzeko, arau hauetan finkatutakoari jarraituko zaio, une oro indarrean dagoen eta aplikatu behar den idazkerarekin bat etorriz: 16/1987 Legea, uztailaren 30ekoa, Lurreko Garraioen Antolamenduari buruzkoa; eta 181/2011 (EB) Erregelamendua, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluarena, 2011ko otsailaren 16koa, Autobusez doazen bidaiarien eskubideei buruzkoa.


Garraiobidean doazen bidaiarien kopurua ezin da baimendutako eserleku-kopurua baino handiagoa izan; horren ondorioz, adingabe guztiak garraiobidean doazen bidaiaritzat hartu behar dira (965/2006 Errege Dekretua), eta beraz, bidaiari guztiek izan behar dute bidaia-txartela, adina edozein dela ere.


 
BIZIKLETAK

 

Bizikletak garraiatzeko baldintzak ez dira berdinak garraio enpresa guztietan:

 

ALSA / CONDA

 

Bizikleten, surf taulen edo eskien garraioak gehigarria izango du bidai-txartelaren prezioaz gain. Gehigarri hori 5€-koa izango da ibilbide laburreko zerbitzuetan eta 10€-koa ibilbide luzekoetan.
Gehienez ere lau unitate onartuko dira ibilgailu bakoitzean, bizikleta eta surf taulen artean (bat bidai-txartel bakoitzeko). Behar bezala desmuntaturik eta enbalaturik eraman beharko dira.
Nazioarteko zerbitzuetan, bizikletak Espainia-Maroko linean baino ezin izango dira eraman, aurretik erreserbatu eta ordaindu beharrekoa ordaindu ondoren.

 


LA UNION  / LA BURUNDESA / HIFE

 

Behar bezala desmuntaturik eta enbalaturik eraman beharko dira. Kontsultatu zenbateko gehigarria duen.


ALOSA / COMES / THERPASA

 

Behar bezala desmuntaturik eta enbalaturik eraman beharko dira. Garraioa doakoa da.

 

MASKOTAK


Indarrean dagoen Lege Araudia kontuan izanik, konpainiako animalia ezin da eraman autobus batean bidaiarientzat erreserbaturiko gunean. Salbuespen bakarra, itsuen txakur gidariak dira.


Konpainiak maskoten garraioa onartzen badu, txakurrek edo katuek sotoetan bidaiatu beharko dute, bidaiariek ekarriko dituzten eta horretarako egokituta egongo diren kaiola edo saski berezien barruan, eta erabat debekaturik egongo da aipaturiko kaiola edo saski berezi horietatik kanpo eramatea.


Orokorrean, animalia horien garraioaren ardura osoa jabeena izango da, eta jabeek animaliak bidaiatzen duen zerbitzu berean bidaiatu beharko dute.


Bidaiaria, bidaia hasi baino 15 minutu lehenago agertu beharko da, eta animalia berak sartu beharko du kaiolan eta ondoren autobusean, gidariak adierazten dionari jarraituz. Animaliak baldintza fisiko, higieniko eta animiko egokiak izango ditu, eta ez da beharrezkoa, baina bai komenigarria, ahokoa erabiltzea, txakurren kasuan.


Heltzean, animalia jabeak aterako du, eta ahaleginak egingo dira inguruan pertsonarik egon ez dadin, abagune deserosoak edo arriskutsuak saihesteko.


Autobus bakoitzean txakur edo katu bakarra onartuko da.


Garraioaren kostua Konpainiaren araberakoa izango da. Mesedez, kontsultatu kasu bakoitza


BIDAI-TXARTELAK BALIOGABETZEA ETA ALDATZEA

Moveliaren web gunearen bitartez saldutako bidai-txartelen baliogabetzea eta aldaketa www.movelia.es helbidean egin ahal izango dira zerbitzua irten baino 2 ordu lehenagora arte, bidai-txartela txarteldegian inprimaturik ez baldin badago. Komenigarria da eragiketa horiek merkataritza orduetan egitea, izan ere, garraio enpresek gauez mantentze lanak egiten dituzte, eta litekeena da zerbitzua erabilgarri ez egotea. Bidai-txartela txarteldegian inprimaturik baldin badago, eragiketa konpainia bakoitzaren salmenta puntuetan egin beharko da.

Baliogabetze kasuetan, bidaiariari bidai-txartelaren zenbatekoa itzuliko zaio, %10 kenduta zerbitzua abiatu baino 48 ordu lehenago baliogabetzen bada, eta  %20 kenduta autobusa irten baino 48 eta 2 ordu artean egiten bada. Inoiz ez dira kudeaketa gastuak itzuliko (ikusi aldaketa eta baliogabetze baldintza bereziak).


Baliogabetze kasuetan, inprimaturiko bidai-txartela denean, eta ibilbidea eskaintzen duen enpresak bulegorik ez baldin badu, bidai-txartela Moveliara bidali beharko da zuzenean, baliogabetzea egiteko.
Bidai-txartela, bertan adierazten den egunerako eta ordurako baino ez da erabilgarri izango. Bidaiaria irteera tokian eta unean agertzen ez bada, bidaia galdu egingo du eta ez du bidai-txartela aldatzeko edo bere zenbatekoa itzultzeko eskubiderik izango.


Sustapen bereziak dituzten bidai-txartelek ez dute baliogabetzerik edo aldaketarik onartzen. 


Bidaia Agentzietan eta Interneten erositako bidai-txartelak, txarteldegian inprimatu eta gero, saldu diren tokietan baino ezin dira baliogabetu edo aldatu. 


Bidaiaren eguna aldatu ahal izango da, gutxienez zerbitzua irten baino 2 ordu lehenago eskatzen bada, eta beharrezkoa izango da eskatzen den egun berrian eserlekuak libre egotea. Bidai-txartel bakoitzeko aldaketa bakarra baimenduko da. Ordua edo eguna aldatzea doakoa izango da, aldaketa eta baliogabetze baldintza berezien ataletan adierazten diren enpresen kasuan izan ezik.


ALDAKETA ETA BALIOGABETZE BALDINTZA BEREZIAK

ALSAKO BIDAI-TXARTELEN KASUAN: Bidai-txartela baliogabetuz gero, enpresak bidai-txartelaren zenbateko osoa itzuliko du zerbitzua abiatu baino 48 ordu lehenago baliogabetzen bada. Baliogabetzea autobusa irten baino 48 eta 24 ordu artean eskatzen bada, %10 kenduko zaio prezioari, eta 24 ordu baino gutxiago falta direnean egiten bada, beherapena %20koa izango da.


Aurretik aldatu diren bidai-txartelen kasuan, %20 kenduko zaio prezioari abiatu baino 48 ordu lehenago baliogabetzen bada. Mota horretako bidai-txartelen kasuan, baliogabetze gastuak %30ekoak izango dira autobusa irten baino 48 eta 24 ordu artean eskatzen bada, eta %40 kenduko zaio prezioari, 24 ordu baino gutxiago falta direnean egiten bada.


Bidai-txartel bakoitzeko aldaketa bakarra onartzen da, gasturik GABE, zerbitzua abiatu baino 48 ordu lehenago egiten bada. %5eko gainkarga aplikatuko zaio bidai-txartelaren prezioari aldaketa autobusa irten baino 48 eta 24 ordu artean eskatzen bada.  Aldaketa zerbitzua hasteko 24 ordu baino gutxiago falta direnean egiten bada, errekargua %10ekoa izango da. Bidai-txartel baten itxiera aldaketa gisa ulertuko da.


Bidai-txartelen bigarren eta hurrengo aldaketetan %20ko errekargua aplikatuko dira, zerbitzua abiatu baino 24 ordu lehenago egiten badira. Aldaketa zerbitzua hasteko 24 ordu baino gutxiago falta direnean egiten bada, errekargua %30ekoa izango da.


Nazioarteko ibilbideen kasuan, aldaketa eta baliogabetze baldintza horiek Espainian aplikatzen diren bidai-txartel guztiei aplikatuko zaizkie.  


 
BILMANBÚS ENPRESAREN KASUAN: Bidaia baliogabetzeagatik aplikatuko diren gastuak honako hauek izango dira: %5ekoa zerbitzua abiatu baino 10 egun eta 72 ordu artean egiten bada; %15ekoa 72 ordu eta 24 ordu artean egiten bada; %25ekoa 24 ordu eta 2 ordu artean egiten bada; eta %100ekoa irteteko bi ordu edo gutxiago falta badira. Bidai-txartel bat baliogabeturik eta gasturik gabe dagoela ulertuko da, eman eta hurrengo orduan baliogabetzen bada. Aldatutako bidai-txartel batek ez du baliogabetzerik onartuko. Bilmanbuseko bidai-txartelek ez dute aldaketarik onartzen.


 
ALOSA, ALARSA ENPRESEN KASUAN ezin izango da bidai-txartelik aldatu. Moveliaren bezeroaren arretarako zerbitzuarekin harremanetan jarri beharko da, 902 33 55 33 telefono zenbakian, bidai-txartela gasturik gabe baliogabetzeko eta, ondoren, beste bidai-txartel bat erosteko. 


 
GARRANTZITSUA: Bidai-txartel baten aldaketa edo itxiera egiten denean, ezin izango da eserlekurik aukeratu, enpresak era automatikoan esleituko du.  


 
Aldaketak zerbitzuaren egunari edo orduari buruzkoak baino ezin izango dira izan, eta ez da aldaketarik onartuko ibilbidean, bidaiarien datu pertsonaletan, esleituriko eserlekuan edo autobus zenbakian. 


ITZULERA IREKIA DUTEN BIDAI-TXARTELEN ITXIERA

Joan-etorriko bidai-txartelean itzulerako bidaiari dagozkion eguna, ordua, eserlekua eta ibilgailua adierazten ez badira, bidaiaria enpresaren salmenta bulegora joan beharko da ahalik eta azkarren (8 egun lehenago, nazioarteko lineak baldin badira), itzulera baieztatzeko. Horretarako beharrezkoa izango da eskatutako egunean eserlekuak libre egotea. Itzulerako bidaiaren baieztapenak ez du inolako gasturik izango.


 
Bidai-txartela txarteldegian inprimaturik ez baldin badago, itxierako eragiketa www.movelia.es helbidean egin ahal izango da

 

 
Kontsulatu itzulera irekia duen bidai-txartelaren balioa, Konpainiaren arabera bat edo beste izan daiteke eta. Daibus, La Unión, La Burundesa eta Alosa konpainietan ezinbestekoa da bidai-txartelek bi noranzkoei dagozkien datu guztiak agertzea erosketaren unean.


BIDAI-TXARTELEN PREZIOA

Internetez erositako bidai-txartelen zenbateko osoa, emakidaren arabera indarrean dauden tarifek gehi alde saltzaileak kudeaketa kostu kontzeptu gisa adierazten duen kopuru gehigarria izango da. Kudeaketa kostua bidai-txartel bakoitzari aplikatuko zaio, eta joan-etorriko bidai-txartelak txartel bakar gisa ulertuko dira, kostu horri dagokionez. 


ERREFORTZUAK ETA ESERLEKUEN ESLEIPENA

Nazio eta nazioarte mailako zerbitzuetan, Enpresak, zerbitzua beste enpresa laguntzaile batzuen ibilgailuak erabiliz eskaintzeko aukera izango du, abaguneek hala eskatzen dutenean eta, batez ere, trafiko kopuru handiei aurre egin ahal izateko. Litekeena da ibilgailu horiek enpresarenak diren ibilgailuen erosotasun ezaugarri berberak ez izatea. Enpresak bidaiariari esleituriko eserlekua aldatu ahal izango du, ustiapenerako baldintzek hala eskatzen dutenean. 


 
Daibusen kasuan, linea indartzeko kontrataturiko ibilgailuek (2 zenbakia duen ibilgailua eta hurrengoak) 2 geldialdi egingo dituzte ibilbidean, gidaritza eta atseden denborei dagokienez indarrean dagoen legedian ezarritakoa bete ahal izateko.


ERRETZEKO DEBEKUA

Erabat debekaturik dago ibilgailu barruan erretzea (1293/1999 E.D.-aren 6. art.).


ERREKLAMAZIOAK

Bidaiariek erreklamazio-liburua dute eskura, herrialde barruko zerbitzuen jatorrietan nahiz norakoetan. Indarrean dagoen araudiari jarraituz, erreklamazioa hurrengo hiru hilabeteetan aurkeztu behar da, ohiko zerbitzua eman zen egunetik edo eman behar zen egunetik aurrera zenbatuta. Erreklamazioa jaso eta hurrengo hilabetean, garraio-enpresak bidaiariari jakinaraziko dio ea erreklamazioa onartu duen, ezetsi duen edo oraindik aztertzen ari den. Behin betiko erantzuna emateko epea ez da hiru hilabetetik gorakoa izango, erreklamazioa jasotzen den egunetik aurrera zenbatzen hasita.


ARBITRAJEA

Kontratu honen gainean sor daitezkeen arazoetarako, aldeak, garraioa eskaintzen duen enpresaren helbideari dagokion Garraio Arbitraje Batzaren arbitrajea erabiliko dute, eta haren erabakiak onartuko dituzte.  


 
Daibus eta Transportes Generales Comes enpresek ez dute arbitrajerik erabiltzen. 


BEHERAPENAK

Bidai-txartelak internetez erostean beherapenak egon daitezke, enpresa bakoitzaren merkataritza politikaren arabera. 


BIDAI-TXARTELAREN TITULARTASUNA

Internet bitartez erositako bidai-txartelak izendunak eta transferiezinak dira. Erabiltzeko ezinbestekoa da Bidaiariaren dokumentazioa egiaztatzea eta datu hori bidai-txartelean agertzen diren datuekin bat etortzea. 


 
Bidaiatzeko beharrezkoa da agiri pertsonal bat aurkeztea, autobusera Moveliaren web gunean inprimatutako bidai-txartelarekin zuzenean sartzen bada zein, salmenta puntuan bidai-txartelaren inprimaketa fisikoa eskatzen bada. 


 
Dokumentaziorik ez duten adin gabekoentzat Internet bitartez eskuratzen diren bidai-txarteletan, haurrarekin doan pertsonaren agiria adierazi beharko da horretarako erreserbatuta dagoen web guneko atalean. Beharrezkoak diren datuak bat ez badatoz, bidai-txartela baliogabetu egingo da, era automatikoan.


EROSKETA PROZESUA

Bidai-txartela erosteko, web gunean adierazten diren 4 pausoak jarraitu beharko dira.  


 
2. pausoan zure eserlekua aukeratzen duzun unetik, ordainketa gunean “ordaindu” aukeratzen duzun arte, 5 minutu izango dituzu erosketa eragiketa amaitzeko.  


 
Finantza txartelaren zenbakia eta iraungitze tasa sartu ondoren eta 4. pausoan “ordaindu” sakatu ondoren emango da erosketa amaitutzat, dagokion zenbatekoa kargatuz. 


 
Erosketa prozesua amaitu ondoren, komenigarria da zure pantailan “Erosketaren emaitza” eremuan agertuko den INPRIMATU botoia sakatzea. Bidai-txartela inprimatu nahi ez baduzu edo ezin baduzu, mesedez, idatzi erreserba-zenbakia leku seguruan, garraio zerbitzua eskaintzen duen enpresaren txarteldegian bidai-txartelaren inprimaketa eskatzeko. 


LEGE TESTUA

Izaera Pertsonaleko Datuen Babeserako abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan xedatutakoa betez, jakinarazi behar dizugu emandako datu pertsonalak, enpresa hau jabe den fitxategi batean sartuko direla, aukeraturiko bidai-txartelaren erosketari dagozkion kudeaketak burutu ahal izateko. Halaber, jakinarazi behar dizugu erosketaren ondorioz emandako datuak PISTAn (MOVELIA) gordeko direla, eta, horrez gain, bidaiarien garraioaz arduratzen diren linea erregularren emakidak dituzten konpainien sistemetara bideratuko dira. PISTA (MOVELIA) zein linea erregularren emakidak dituzten konpainiak, datu horien konfidentzialtasunaz arduratuko dira, legeak eskatzen dituen terminoetan, bakoitzaren pribatutasun politika berezien arabera.


Asteriskoa daramaten eremuak ezinbestean bete behar dira, eta hori horrela egiten ez bada, ezinezkoa izango da aukeraturiko erosketa kudeatzea.


Datuak bidaltzean onartu egiten da eta baimena ematen da horiek tratatzeko. Datuak, Datuen Babeserako Erregistro Orokorrean behar bezala inskribaturiko fitxategi batean sartuko dira.
Emandako datuak erabiltzailearenak direla ulertuko dugu, eta egiazkoak direla, eta MOVELIAk eskubidea izango du datu faltsuak eman dituen erabiltzaile oro erregistraturiko zerbitzuetatik kanpo uzteko, Zuzenbidean bidezkoak diren gainerako ekintzen kalterik gabe. Erabiltzailea izango da emandako datu pertsonaletan gertaturiko edozein aldaketa MOVELIAri jakinaraztearen arduraduna.
Zure datuetara sartzeko, haiek zuzentzeko, baliogabetzeko eta haien aurka agertzeko eskubidea erabili ahal izango da, indarrean dagoen araudian xedatutakoa betez, honako bide hauetako baten bitartez: mezu bat bidaliz gure helbide elektronikora info@movelia.es; edo posta helbidera idatziz: MOVELIA TECNOLOGÍAS, S.L. (MOVELIA), Calle Orense, 20, 1º, Oficina 13B, 28020, Madrid. Bi kasuetan, zure NAN-aren edo zure nortasuna egiaztatzeko aukera emango duen eta zuzenbidean erabilgarri den beste agiri baliokideren baten fotokopia erantsi beharko da.


FAKTURA

Bezeroak bere bidai-txartelen faktura nahi baldin badu, FAKTURATU aukera erabili dezake erosketa prozesuaren amaieran, edo bidai-txartela inprimaturik baldin badago, postaz bidali ahal izango du C/ Orense, 20 1º Puerta 13 28020 Madrid helbidera, fakturarako datuak eta faktura bidaltzeko helbidea adieraziz. 


AUTOBUS ALDAKETAK

Garraioei buruzko legediarekin bat etorriz, ibilbide batzuk zerbitzuen lotura bitartez eskaini ahal izango dira, geraleku jakin bateko ordutegi konbinazioarekin eta bidai-txartel salmenta bakarrekin, eta horrek geraleku horretan autobusa aldatzea eragingo du.


ENPRESA BAKOITZAREN POLITIKEN ARABERAKO BALDINTZAK

Hife enpresak 15 kg. ekipajea baino ez du onartzen bidaiari bakoitzeko, eta Alosak 20 kg. Nazioarteko lineatan 25 kg. onartzen dira.


 
Automóviles la Oscense S.A. eta la Cia. Ttes. Alto Aragonesa S.A. enpresek ez dituzte beraien txarteldegietan Internetez erositako bidai-txartelen baliogabetzeak edo aldaketak egiten. (txarteldegietan inprimatuak edo ez). 


 
Alosa enpresaren "Zaragoza - Jaca" ibilbidean, aukeratutako eserleku zenbakia orientaziozkoa baino ez da, zerbitzuaren beharrak direla eta, eta gidariak beste eserleku zenbaki bat eman dezake.


AUTOBUSERA SARTZEA

azio barruko lineatan, erreserba-zenbakiarekin eta NAN-arekin bakarrik sartu ahal izango da autobusera, honako enpresa hauetan izan ezik: Hife, Autobuses la Unión, La Burundesa eta Transportes Generales Comes.

Enpresa horietan, bidaiariak zuzenean joan beharko du inprimaturiko bidai-txartelarekin, edo bestela garraio zerbitzua eskaintzen duen enpresaren txarteldegira, abiatu baino 30 minutu lehenago, erreserba zenbakiarekin eta bere dokumentazio pertsonalarekin, haren inprimaketa eskatzeko.


Nazioarteko ibilbideetan, beharrezkoa da bezeroa check in bulegoan aurkeztea abiatu baino 30 minutu lehenago, inprimatutako bidai-txartelarekin eta bere dokumentazio pertsonalarekin.
Espainia-Frantzia-Suitza-Polonia nazioarteko lineak garraio aldaketa izango du Bartzelonan eta, ondorioz, bidaiariak Alsako Salmenta puntura joan beharko du, jatorrizko tokitik Bartzelonaraino bidai-txartela eskuratzeko.


DOKUMENTAZIOA

Bidaiari bakoitzak, muga zeharkatzeko beharrezkoa den dokumentazio guztia eraman beharko du (pasaportea, bisatuak, etab.), igaro beharreko herrialdearen edo herrialdeen legeak kontuan izanik. Dokumentazioa ez eramateagatik edo dokumentazioa behar bezala ez egoteagatik bidaiariak bidaia egin ezin badu, edo herrialderen batean sartzea debekatzen bazaio, sortutako gastu guztiak bere kontura izango dira, itzulerakoak barne, eta ez du erabili gabeko bidai-txartelaren kostua berreskuratuko.


Bidaiariak ibilbide osoan gorde beharko du bidai-txartela, joanekoan zein itzulerakoan. Galdutako edo lapurtutako bidai-txartelak ez dira aldatuko edo ordainduko. 
 


ADIN TXIKIKOAK

Nazioarteko lineatan, 16 urtetik beherakoek, legez baimendutako heldu batekin bidaiatu beharko dute. 16 eta 18 urte bitarteko gazteek pasaportea eta poliziaren baimena beharko dute bidaiatzeko.  


 
Nazio barruko lineatan, beste pertsona batek lagundurik bidaiatzen ez duten adin txikikoen bidaiarako baldintzak desberdinak izan daitezke enpresa batzuen eta beste batzuen artean. Mesedez, kontsultatu kasu bakoitza. 




2012 (c) Movelia Tecnologías, S.L. | Calle Santa Leonor, 65 (Avalon parque empresarial, Edificio A) 28037 Madrid | Teléfono: 902 64 64 28 | info@movelia.es | C.I.F: B-83038539