coste de llamada

El precio máximo por minuto de este servicio es de 41 céntimos desde la red fija y 77 céntimos desde la red móvil, impuestos icluidos.

Cerrar
902 64 64 28 Contacto

Movelia Faqs
Nola jar naiteke harremanetan Moveliarekin?

Gure Call Centerraren bitartez, 902 33 55 33 telefono zenbakian. Bertan arreta eskainiko dizugu astelehenetik ostiralera, goizeko 08:00etatik 20:00etara, eta larunbatetan, igandeetan eta jaiegunetan goizeko 09:00etatik 14:00etara eta arratsaldeko 16:00etatik 19:00etara.

Nahiago baldin baduzu, ONLINE LAGUNTZA atala erabili ahal izango duzu. Web gunearen hasierako orriaren goialdean dago. Bestela, mezua bidal dezakezu info@movelia.es helbide elektronikora.


Nola eros dezaket bidai-txartel bat?

Zure erosketak azkar eta seguru egin ditzakezu web gunearen bitartez. Edozein zalantza izanez gero, hasierako orrian dagoen “erosketarako gida” atala kontsulta dezakezu.

Nahiago baldin baduzu, gure Call Centerraren bitartez, 902 33 55 33 telefono zenbakian ere egin dezakezu. Bertan arreta eskainiko dizugu astelehenetik ostiralera, goizeko 08:00etatik 20:00etara, eta larunbatetan, igandeetan eta jaiegunetan goizeko 09:00etatik 14:00etara eta arratsaldeko 16:00etatik 19:00etara.

Zure bidaia agentzian ere eros ditzakezu bidai-txartelak.


Ba al dut animaliekin bidaiatzeko aukerarik?

Nazio barruko ibilbidea baldin bada, txakurrak eta katuak onartuko dira, garraiatzeko gailu zurrunean baldin badoaz. Konpainiaren arabera, sedaturik joatea eskatuko da. Autobuseko maletategian bidaiatu beharko dute beti. Autobus bakoitzean animalia bakarra onartuko da, eta, Konpainiaren arabera, gehigarri txiki bat ordaindu beharko da. Garraio baldintzak kontsulta ditzakezu hasierako orriko “gehigarriak” atalean.


Nazioarteko ibilbideetan guztiz debekaturik dago animaliekin bidaiatzea.


Bizikleta eraman dezaket?

Nazio barruko ibilbidea baldin bada, zure bizikleta eraman ahal izango duzu, gehigarria ordainduz. Behar bezala enbalatuta eraman beharko duzu, beste bidaiari batzuen ekipajean kalterik eragin ez dezan.


Garraio baldintzak kontsulta ditzakezu hasierako orriko “gehigarriak” atalean.


Surf taularekin bidaia dezaket?

Nazio barruko ibilbidea baldin bada, zure surf taularekin bidaiatu ahal izango duzu, gehigarria ordainduz. Garraio baldintzak kontsulta ditzakezu hasierako orriko “gehigarriak” atalean.


Bidai-txartel elektronikoarekin autobusera zuzenean igo naiteke?

Bai. Bidai-txartel elektronikoa inprimatu eta zuzenean joan zaitezke autobusera, nazio barruko zein nazioarteko ibilbideetan.
Konpainia batzuetan, eta nazio barruko ibilbideetan bakarrik, aukera izango duzu autobusera sartzeko zure bidai-txartelaren erreserba zenbakia eta zure NAN, AIZ edo Pasaportea erakutsiz.
 


Bidai-txartelean agertzen dena ez den beste pertsona batek bidaia dezake?

Ez. Internet bitartez erositako bidai-txartelak izendunak eta transferiezinak dira. Bidaiariaren dokumentazioa ez badator bat bidai-txartelean agertzen diren datuekin, bidai-txartelak ez du baliorik izango, eta bidaiariak beste txartel bat erosi beharko du bidaiatzeko.


Zer gertatzen da nire bidai-txartela inprimatu ezin badut?

Zure bidai-txartela inprimatu ezin baduzu eta bidaia egin behar duzun konpainiak zure erreserba zenbaki soilarekin bidaiatzen uzten ez badizu, zure bidai-txartela identifikatzeko eska dezakezu Salmenta Puntuan. Nazioarteko ibilbideetan ezinbestekoa da bidai-txartel elektronikoa inprimaturik eramatea.


Zein dira Supra + Klasean bidaiatzearen abantailak?

Supra+ zerbitzua Lehen Klasean bidaiatzearen parekoa da, autobusaren ezaugarriak (larruzko eserlekuak, banakako eserlekuak hautatzeko aukera…) zein bertan eskaintzen diren zerbitzuak (azafata, catering-a eta arreta pertsonalizatua) direla eta.
SUPRA+ eta SUPRA ECONOMY klaseetako zerbitzuen ezaugarriak kontsulta ditzakezu web gunean dagoen estekan. 


Taldeentzat tarifa berezirik al dago?

Konpainia gehienetan taldeei zuzenduriko tarifa bereziak aurki daitezke, %30erainoko beherapenarekin, ibilbideen eta daten arabera. Gaur egun, tarifa berezi horiek Bidaia Agentzia bitartez baino ezin dira eskuratu.


Zenbat denborako aurrerapenez aldatu edo baliogabetu dezaket nire bidai-txartela?

Zure bidai-txartela irteera ordua baino 2 ordu lehenago arte baliogabetu dezakezu, dagokion penalizazioarekin, Konpainiaren eta aurretik zure bidai-txartelean aldaketarik egin izanaren edo ez izanaren arabera. “Baldintza orokorrak” atalean kontsulta dezakezu.
 




2012 (c) Movelia Tecnologías, S.L. | Calle Santa Leonor, 65 (Avalon parque empresarial, Edificio A) 28037 Madrid | Teléfono: 902 64 64 28 | info@movelia.es | C.I.F: B-83038539