coste de llamada

El precio máximo por minuto de este servicio es de 41 céntimos desde la red fija y 77 céntimos desde la red móvil, impuestos icluidos.

Cerrar
902 64 64 28 Contacto

Seguridad
PRIBATUTASUN POLITIKA

Lege ohar honen bitartez, helbidea Madrid, Calle Orense, 20, 1º, Oficina 13B duen MOVELIA TECNOLOGÍAS, S.L.-k (MOVELIA), pribatutasunari eta datu babesari buruzko politikaren gaineko informazioa ematen die bere web gunearen erabiltzaileei, erabiltzaile bakoitzak, era librean eta bere borondatez, gure web guneak eskaintzen dituen zenbait zerbitzuren erabilera dela eta eskatu ahal zaizkion datu pertsonalak eman nahi dituen ala ez erabaki dezan.


Web gune honetara sartzen den pertsona oro erabiltzaile bilakatzen da, eta hemen adierazten diren xedapenak eta baita aplika daitekeen beste edozein lege xedapen ere betetzeko eta kontuan hartzeko konpromisoa hartzen du.


Erabiltzaileak konpromisoa hartzen du web gune hau iruzurretarako ez erabiltzeko, eta MOVELIAren irudia, interesak eta eskubideak kaltetu ditzakeen edozein jokaera ez izateko. Erabiltzaileak web gune honetako erabilera baldintzak betetzen ez baditu edo enpresak, erabiltzaileak arau horiek ez dituela betetzen uste badu, horretarako arrazoiak dituelako, MOVELIAk web gunerako sarrera mugatzeko, eteteko edo baliogabetzeko eskubidea izango du, eta horretarako beharrezkoa izan daitekeen edozein neurri tekniko hartuko du.


Web gune honen bitartez ez dugu zu era pertsonalean identifikatzeko balio izan dezakeen inolako informaziorik jasoko, zuk, zure borondatez, hori ematea erabakitzen ez baduzu, bidai-txartelak erosteko edo autobusak alokatzeko eragiketak egitean edo gure web gunean sartzen duzun harremanetarako helbide elektronikoaren edo gure web guneko erabiltzaile gisa egiten duzun erregistroaren bitartez.


Bideratutako datu pertsonalak datu pertsonalen fitxategian sartuko dira eta, kasu bakoitzaren arabera, bidai-txartelak erosteko, autobusak alokatzeko, egindako kontsultak, kexak edo erreklamazioak ebazteko edo gure web guneko erabiltzaileen erregistro prozesuak kudeatzeko beharrezkoak diren kudeaketak burutu ahal izateko erabiliko dira. Halaber, jakinarazi behar dizugu bidai-txartelaren erosketaren ondorioz emandako datuak PISTAn (MOVELIA) gordeko direla, eta, horrez gain, bidaiarien garraioaz arduratzen diren linea erregularren emakidak dituzten konpainien sistemetara bideratuko dira. PISTA (MOVELIA) zein linea erregularren emakidak dituzten konpainiak, datu horien konfidentzialtasunaz arduratuko dira, legeak eskatzen dituen terminoetan, bakoitzaren pribatutasun politika berezien arabera.


Halaber, jakinarazi behar dizugu gure asmoa zu informatzea dela, edozein baliabide erabiliz, mezu elektronikoak edo komunikazio elektronikorako beste edozein bide barne direlarik, MOVELIArekin erlazionaturik dauden eta zuretzat interesgarri izan daitezkeen berrikuntzei, produktuei eta zerbitzuei buruz. Horrela, zure datuak helburu horrekin erabiltzea nahi ez baduzu, datuen trataera horren aurka ager zaitezke, mezu elektroniko bat bidaliz honako helbide honetara info@movelia.es. Horrela ez bada, zure datu pertsonalak, aipaturiko publizitate helburuetarako erabiltzeko baimena ematen diguzula ulertzen dugu. Halaber, merkataritza jakinarazpen bakoitzean, datuak publizitate helburuz erabiltzearen aurka agertzeko aukera hori jasoko da.


Zure datuetara sartzeko, haiek zuzentzeko, baliogabetzeko eta haien aurka agertzeko eskubidea erabili ahal izango da, indarrean dagoen araudian xedatutakoa betez, honako bide hauetako baten bitartez: mezu bat bidaliz gure helbide elektronikora info@movelia.es; edo posta helbidera idatziz: MOVELIA TECNOLOGÍAS, S.L. (MOVELIA), Calle Orense, 20, 1º, Oficina 13B, 28020, Madrid. Bi kasuetan, zure NAN-aren edo zure nortasuna egiaztatzeko aukera emango duen eta zuzenbidean erabilgarri den beste agiri baliokideren baten fotokopia erantsi beharko da.


Erabiltzailea izango da, beti ere, emandako datuen egiatasunaren arduraduna, eta MOVELIAk eskubidea izango du datu faltsuak eman dituen erabiltzaile oro erregistraturiko zerbitzuetatik kanpo uzteko, Zuzenbidean bidezkoak diren gainerako ekintzen kalterik gabe.


Erabiltzailea izango da emandako datu pertsonaletan gertaturiko edozein aldaketa MOVELIAri jakinaraztearen arduraduna.
 

MOVELIAk, indarrean dagoen araudian ezarritakoa beteko du, jaso zen unean izan zuen helbururako edo helburuetarako jada beharrezkoa ez den informazio pertsonala deuseztatzeari dagokionez, hura blokeatuz, datuen tratamenduaren ondorioz sor daitezkeen erantzukizun posibleei aurre egin ahal izateko, eta erantzukizun horien preskripzio epeen barruan soilik. Aipaturiko epeak igaro ondoren, informazio hori behin betiko deuseztatuko da, sistema seguruak erabiliz.


14 urtetik beherakoek ezin izango dute inolako informazio pertsonalik bidali, gurasoen edo tutorearen baimenik gabe. MOVELIA ez da izango 14 urtetik beherakoek, beharrezkoa den baimenik gabe, bidalitako inolako informazio pertsonalen erantzulea.


MOVELIAk, landutako informazioaren arabera legez eskatutako datu pertsonalen babeserako segurtasun mailak jarri ditu indarrean, eta bere esku izan dituen beste baliabide eta neurri tekniko batzuk ezarri ditu, emandako datu pertsonalen baimenik gabeko aldaketa, galera, tratamendua edo sarrera saihesteko, izaera pertsonaleko datuen babesaren alorrean indarrean dagoen araudian ezarritakoa betez. Aurrekoa horrela izanik ere, erabiltzaileak kontuan izan behar du Interneteko segurtasun neurriak ez direla gaindiezinak.


Gure web gunean sartzen zarenean, zure ordenagailuan ez dugu inolako informaziorik gordetzen cookie bitartez, web gune hori erabiltzen duzun hurrengo aldian era automatikoan ezagutu ahal izateko.


Gure web guneak beste gune batzuetara estekak ditu. Kontuan izan behar da MOVELIA ez dela gune horien pribatutasun politikaren erantzule. Kontsumitzaileei adierazi behar diegu kontuz ibili behar dutela gure gunea uzten dutenean, eta informazio pertsonal identifikagarria duten gune guztien eta bakoitzaren pribatutasun politikak irakurri behar dituztela. Pribatutasun politika hau www.movelia.es helbidean dagoen informazioan baino ezin da aplikatu.


MOVELIAk Pribatutasun Politika hau aldatzeko eskubidea izango du, etorkizunean legean edo jurisprudentzian egon daitezkeen berrikuntzetara egokitu ahal izateko.


MOVELIAk baliabide tekniko egokiak emango dizkie erabiltzaileei, aurretik, Pribatutasun Politikari eta Datuen Babesari buruzko ohar honetara edo garrantzitsua izan daitekeen beste edozein informaziora sartu ahal daitezen eta beraien baimena eman ahal dezaten, sozietate honek beraien datu pertsonalen tratamendua aurrera eraman ahal dezan.


Web gune honetan jasotako eduki, elementu, diseinu eta aplikazio guztien, formatu edo ezaugarri bat edo beste izanik ere, eta baita web gune honi dagozkion Jabetza Industrialeko eta Intelektualeko Eskubide guztien jabetza MOVELIArena da, eta Jabetza Industrialaren eta Intelektualaren araudiak zein aplika daitekeen gainerako legediak babesten ditu. Eduki hori ezin izango da ustiatu, erreproduzitu, banatu, aldatu, jende aurrean jakinarazi, laga, eraldatu edo edozein modutara zabaldu aurretik beren beregi baimendu ez baldin bada. MOVELIAk, dagozkion ekintza judizialak erabili ahal izango ditu aipatu diren bere titulartasuneko eskubideak zapaltzen dituztenen aurrean.


Web gune honekin edo bertan aurrera eramaten diren jarduerekin erlazionaturiko eztabaida edo gai guztiak ebazteko, Espainiako legedia aplikatuko da, eta aldeak legedi horren esku jartzen dira berariaz. Erabilera horrekin erlazionaturiko gatazka guztien ebazpenerako Madrilgo Epaitegiak eta Epaimahaiak izango dira eskudunak.

 

MOVELIA TECNOLOGÍAS, S.L.-k, Informazio Gizartearen eta Merkataritza Elektronikoaren Zerbitzuei buruzko 34/2002 Legearen 10. artikuluan xedatutakoa kontuan izanik, eta gure konpainiak aurrera daraman gardentasun printzipioarekin bat etorriz, honako informazio hau ematen die bere web gunearen erabiltzaile guztiei:


Sozietatearen izena: MOVELIA TECNOLOGÍAS, S.L.
Sozietatearen helbidea: Calle Orense, 20, 1º, Oficina 13B, 28020, Madrid.
Harremanetarako helbidea: Calle Orense, 20, 1º, Oficina 13B, 28020, Madrid.
I.F.K. B83038539.
Merkataritza Erregistroan Izena emateari buruzko datuak: Madrilgo Merkataritza Erregistroan Inskribatua, 16.668 liburukian, 0 liburuan, 132 orrian, 8 sekzioan, M-284410 orrialdean.
Helbide elektronikoa: info@movelia.es.
Harremanetarako telefono zenbakia: 902.33.55.33



2012 (c) Movelia Tecnologías, S.L. | Calle Santa Leonor, 65 (Avalon parque empresarial, Edificio A) 28037 Madrid | Teléfono: 902 64 64 28 | info@movelia.es | C.I.F: B-83038539